XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemendik bertatik hasten da nabaritzen, gutxiengo batena izanda ere, biztanleria erdaldunaren baitan abarotzen den eta euskararentzat argiro diglosia marginaleko egoera defendatzen duen eritzi-bloke bat.

Euskaldunen arteko % 5 edo 10eko batek bakarrik ikusten baldin badu gehiegizkoa eta alferrikakoa euskara gaztelaniarekin parekatzea eskola-mailan, portzentaia hori % 30etik gora igotzen da erdaldunen artean.

Eskola, jende honen ustez, gaztelaniaren feudoa da eta halaxe izaten jarraitu behar du gainera.

Eta desakordio hori ez da puntu honetan baino txikiagoa euskarak erakundeen eremu ofizialean izan behar duen presentziari buruzkoan, hau da, funtzionalgo publikoaren baitan izan behar duen presentziari buruzko puntuan.

Akordioa / Desakordioa
- Komunitate Autonomoan lanegiten duten funtzionari guztiek, orobat Madrilen menpean daudenek ere, euskara ikastera obligatuak egon behar lukete
- Jadanik euskal funtzionari diren guztiak euskara ikastera obligatu.

Euskararen normalizazioaren aldekoek % 80tik gorako taldea osatzen dute euskaldunzaharren artean eta, aldiz, apenas iristen diren % 50era erdaldunen artean.

Azken hauen arabera euskara ezin daiteke izan hizkuntza ofizial eta are gutxiago, hizkuntza ofiziala.

Diglosia marginalak, edo, berdin dena, gaztelaniaren hegemoniak arau izanez jarraitzen du hauen artean.

Euskarara Aberriratuak euskaldunberriak, euskal altxorraren Oinordekoenganaino iristen ez badira ere, hurbildu egiten zaizkie hauei.

Erreferentzi markoa oraindik gehiago jeneralizatzen baldin badugu eta estrategia bezala bi hizkuntzen artean zeinek ezarri behar duen bere hegemonia, edo orekazko elkarkonponbide batera etsiak egon behar dutela erabakitzen, berriro ere berehalaxe sortzen da desakordio sakona euskararen Oinordekoen, Aberriratuen eta Deseredatuen artean.